XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pertsonaia horren jarrerak kontraste handia egiten du Ozuren hainbat filmetan beste pertsonaia batzuek erakusten duten etsipen lasaiarekin.

Ozuk alde batera uzten ditu Mendebaldeko melodramak erabili ohi zituen gertaera handiak, eta egunerokotasuna baino ez da azaltzen, errito txikiei garrantzi handia emanez.

Haur anitz agertzen dira Ozuren filmetan, eta haietako askok haurtzaroaren inozentzia galdu duelako negarra egiten duenaren begirada malenkoniatsua dute. Zenbait kasutan haurrak filmaren ardatza dira, esate baterako, Umarete wa mita keredo (1932, Jaio naiz baina...), Ohayo (1959, Egun on), Nagaya shinshiroku (1947, Pentsioko gizonaren istorioa) edo Tokyo noyado (1935, Tokioko aterpe bat) filmetan, eta beste lan batzuetan oso nabarmena da haien presentzia.

Ozuren haurrengan bizitzaren mamia bera ikusi dute batzuek.

Ume haientzat inportanteena beren desioak betetzea da, beharrak asetzea.

Ozurentzat helduen munduko betebeharretan murgildu aurreko paradisu zoriontsua da haurtzaroa.

Batzuetan pentsa daiteke zuzendariak kamera paratzeko zuen modu berezia hori haurren begietatik ikusteko saio bat ez ote zen izanen.

Izan ere, Ozuren filmen sakoneko gaiez edo genero baten edo beste baten nagusitasunaz adina hitz egin baita zuzendariak kamera jartzeko eta filmatzeko erabiltzen zuen moduaz, hau da, tatami kokapena deitu izan dena.

Ehundaka argazkitan agertzen da zinemagilea lurrean eserita, kameraren objetiboa begien parean duelarik, eta beharbada bakarrik horregatik deitu izan diote batzuek zuzendari japoniarren artean japoniarrena, lurrean esertze horrek nolabaiteko exotismotzat har daitekeelako Mendebaldean.

Santos Zunzunegik dioenez, Ozuren zinema berehala ezagutzen du zaleak